Currículum Javier Lucas

JAVIER LUCAS Zarautzen (Gipuzkoa) jaio zen 1960ko otsailaren 14an. Hamabost urte zituela oparitu zioten lehenengo argazki kamera eta zuri-beltzeko argazkigintzarekin esperimentatzen hasi zen.

1979-1983. Ikasketak: Informazio-zientzietan lizentziatua Euskal Herriko unibertsitatean.

1980-1983. Ikasketekin batera Donostiako Diario Vascon kazetari eta argazkilari lanak burutu zituen; bertan eginkizun ugari betetzeaz gain rock eta pop munduko izar ospetsuei argazkiak atera zizkien.

1983-1985. Cambio 16 aldizkarian hasi zen lanean eta bereziki pertsonaia publikoei argazkiak ateratzeari ekin zion.

1985. IRUDI Centro de la Imagen bere lehenengo argazki-estudioa ireki zuen.

Ordura bitarte hainbat erakusketa antolatu zituen Donostian, Zarauzko Argazkizale elkartean eta Zazpi galerian , eta probintziako zenbait herritan.

Argazki-lehiaketetan sari batzuk irabazi zituen eta bereziki azpimarragarria da lehiaketa honetako hirugarren saria: "XVIII CONCURSO INTERNACIONAL DE FOTOGRAFIA DEPORTIVA"; erakusketa hau estatuko hiriburu batetik bestera ibili zen.

Sendoa argitaletxeko zenbait libururen azala egiten parte hartu zuen eta "Art Directors' Index to Photography 22"-n lan batzuk argitaratu zituen.

Inasmeten gisako Gipuzkoako zenbait enpresek , Miguel Lopez Alegriak (NASAko astronauta), Pedro Miguel Etxeniquek, A.F.M.(memoriak, zuzendariak), udalek (argitalpenak eta azalak), etab. kontratatu izan dute.

Donostiako Inédita komertzialak eskatutako kartelak egiteko modelo gisa posatu zuen Lorena Bernal Espainiako miss ohiak. Cadiz eta Nafarroako argazkilarien elkartetik deitu izan diote bere lanak zabaltzeko asmoz.

Kataluniako Masterfot enpresak Sabadellen "ezkontza-erreportajeen ikuspuntu berriei" buruzko txostena egiteko kontratatu zuen.

Duela gutxi argazkigintzako 100 profesional baino gehiago joan ziren La Tojara bere lan egiteko modua ikusi eta bere teknika berriei buruzko azalpenak entzuteko; Galiziako telebista autonomikoak zuzenean egin zion elkarrizketa.

2007ko otsailean, Andaluziako Irudi profesionalaren federazioak antolatutako kongresura joan zen; Torremolinosko kongresu-jauregian egindako Andaluziako I.

Argazkigintza eta Bideo kongresu honetan argazkigintzako 200 profesional baino gehiagoren aurrean "ezkontza-argazkigintzako joera berriak" erabili zituen.

2008ko otsailean, erretratuetan lehenengo saria eman diote, haur-kategorietan bigarren saria eta paisaietan ere, bigarren saria: I CONCURSO NACIONAL DE FOTOGRAFIA "QUIJOTES 2007".

2011ko otsailean, biluziko lehenengo saria eman diote: VI CONCURSO NACIONAL DE FOTOGRAFIA "QUIJOTES" 2010".

2015eko azaroan, Federación Española de Profedsionales de la Fotografía y de la imagen (FEPFI)
erakundearen aipamena, "Irudiak" atalean. Lana, OHOREZKO BILDUMAN.

"Argazki bat ateratzeko toki guztiak dira onak", beti ere argiak laguntzen badigu; hauxe da nire bezeroekin erabiltzen dudan esaldia eta amaierako oharra.

Ez dut ezer erakutsi nahi, nire lanaren berri eman bakarrik. Gure begiek gauzak bestela ikus ditzatela.

Javier Lucas

Dirección
Nagusia, 17. 20800-Zarautz.
Tel.
943 13 30 03
Egilea Aquataller